WEB ORRIEN DISEINUA
Web diseinu profesionalak egiteko puntako diseinu-teknologiak
eta web programazioak (HTML, FLASH, PHP, MySQL...) erabiltzeak sortzeko askatasun aparta ematen digu eta horrela, neurrira egindako
irudi eta diseinu esklusiboak sortzen ditugu, bezero bakoitzaren negozioaren edo enpresaren nortasuna islatuko dutenak.
Web orri garbiak, estetikoak eta praktikoak diseinatzen ditugu,
horri esker profesionalen eta enpresen produktuen eta zerbitzuen
lineako sustapenean emaitzarik hoberenak lortzeko.
Eskura itzazu zeure negoziorako bezero berriak, lan gehiago eta diru-sarrera gehiago,
web diseinu profesional batekin.
|
|
MERKATARITZA ELEKTRONIKOA
Azken teknologiak erabiliz, produktuak linean saltzeko
denda birtualak garatzen ditugu. Produktuen, bezeroen eta
eskaeren kudeaketa-panel eroso, erraz eta osoa daukate guk diseinatutako
denda birtualek, eta horri esker jabeak
denda autonomia handiz kudeatzeko aukera dauka.
Estatistikei erreparatuz, Internet bidezko salmentek
gora jarraitzen dute, eta milaka milioi mugitzen dituen merkatua da gaur egun.
Merkataritza elektronikoa baliabide bikaina da negozioa
zabaldu eta Internet bidez egiten diren salmenten
zati gozoa lortu nahi duten enpresa eta profesionalentzat.
|
DOMEINUEN ERREGISTROA
Web domeinuak erregistratzen ditugu, .com, .es, .net, .info, .org,
eta .biz luzapenekin, eta beste batzuekin ere.
Erregistratutako domeinuen iraungi- tze data kontrolatzeaz
eta zehazten diguzun adina urtez berritzeaz ere arduratzen gara, berritze hori egiteko unea iristen denean.
|
|
WEB OSTATATZEA
Web orriak ostatatzeko zerbitzua, enpresa bakoitzaren premien
neurrira, eta zerbitzari bizkor eta ziur batean.
Oinarrizko paketeak honako hau hartzen du: weba ostatatzeko zerbitzua,
posta elektronikoko posta-kutxak,
web-gunearen bisiten estatistika osoak, munduko edozein lekutatik zure lineako posta ikusi ahal izateko web-posta
eta administrazio-panel eroso bat.
|