|
BILATZAILEETAN ALTA ETA GOOGLEN POSIZIONAMENDUA
Gaur egun Internet bidezko sustapena da zure produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko, eta emaitzak lortzeko, era merkeena eta
eraginkorrena: milaka enpresetako estatistikek horixe frogatzen dute.
Enpresa bakoitzak modu ezberdinean erabiltzen ditu teknologia berri horiek. Batzuek bezeroak eskuratzeko eta saltzeko ohiko
sistemak mantentzen dituzte, eta Internet bidezko marketingarekin osatzen dituzte; beste batzuek, aldiz, publizitate guztia
Google eta beste bilatzaile batzuen bidezko kanpainetan zentratu dute,
eta emaitza bikainak lortu dituzte.
Posizionamenduan espezializatutako gure zerbitzuan, Interneten zure enpresaren produktuak edo zerbitzuak bilatzen dituzten
pertsonek zure web orria bilatu eta bisita dezaten
marketing-estrategia bat aztertuko dugu, horri esker zure enpresak bezero berriak, lan gehiago eta diru gehiago eskura dezan.
Bilaketa tresnetarako (SEO) oso-osoki optimizatuko dugu zure web-gunea, eta 1.000 bilatzaile eta direktorio baino gehiagotan
zure alta kudeatuko dugu. Jarraian, estrategiaren hurrengo pausoak emango ditugu zure web-gunea
Googleko eta beste bilatzaileetako posizio onenetan ager dadin.
|
 |
|
 |

|
|