|
WEB ORRI DISEINUA - GUIPUZKOA, BIZKAIA, ARABA, NAFARROA, MADRID, BARCELONA,...
Good Wave Studion eskuz
egindako benetako diseinuan eta programazioan espezializatuta
gaude. Informatika alorreko artisautza-lana, zure enpresaren edo negozioaren nortasuna islatuko duten
web estetikoak eta praktikoak egiteko, Interneten atea
zabal-zabalik uzteko, eta zure negozioarentzat edo enpresarentzat bezero berriak, lan gehiago eta diru-sarrera gehiago eskuratu
ahal izateko optimizatuta.
Diseinurik garbi eta xumeena izan nahiz konplexu eta sofistikatuena izan, gure sorkuntza guztiek eskuz, mimoz eta ondo
egindako lanaren ukitu bikain hori dute.
Neurrira egindako estilo guztietako webak egiten ditugu:
klasiko eta dotoreenetik moderno eta berritzaileenera, beti ere eraginkortasun bisualean oinarrituta eta bisitariek
erraz-erraz surfeatzeko prestatuta.
Good Wave Studion
diseinu alorreko eta web-programazioko azken teknologiekin
lan egiten dugu (HTML, FLASH, PHP, MySQL...), eta Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta beste probintzia batzuetan
aholkularitza eta zerbitzu osatuak eskaintzen ditugu. Zure enpresa Interneten hasieratik bertatik profesionaltasun
handiz agertzea ahalbidetzen duten xehetasun guztiez arduratzen gara.
|
ZERBITZU BIZKOR ETA ERAGINKORRA
Zurekin zuzenean aztertzen dugu zeure enpresarako proiektua, eta behar den materiala aurkeztu ondoren (testuak, argazkiak
eta logotipoak), lana Programazio Sailera bidaltzen dugu. Bertan, lanean hasi eta burutu arte jarraian arituko dira,
inolako etenik gabe. Hasieran diseinuaren zirriborroa erakutsiko dizugu, weba zure gustu-gustukoa izan dadin beharrezkoak
diren doikuntzak egiteko, eta behin lan osoa amaituta berriro erakutsiko dizugu, azken ukituak egin ahal izateko.
|
|
|
PREZIO LEHIAKORRAK
Gaur egun web-gune bat sortzeko prezioak oso ugariak dira:
oso prezio merkeak kalitate txarreko lanetarako, eta oso prezio altuak, normalean publizitate-enpresa handien eskutik.
Good Wave Studion
kalitate handiko lanak egiten ditugu. Goi-mailako lanak eskaintzen ditugu, baina prezio eskuragarrian. Horri esker kalitate
bisual handiko eta programazio kalitate handiko lanak ematen ditugu, benetako profesionalen eskutik eta oso prezio lehiakorrean.
|
|

|
|