| Domeinuek Interneten funtzionatu dezaten, lehenik eta behin,
erregistratu
egin behar dira eta, ondoren, web zerbitzari batean aktibatu.
Interneten egunean 24 orduz konektaturik dauden ordena- gailu bereziak dira zerbitzariak eta espezializaturiko zerbitzuez horni- tzen dute sarean.
Demagun Aitor Tartak enpresak aitortartak.com domeinua erregistratu duela.
Domeinua zerbitzarian aktibatu ostean, web orriak agertu ahal izango dira www.aitortartak.com helbidean,
edonork edozein unetan bisitatu ditzan. Bigarren urratsa postontziaren alta ematea da, posta elektronikoko helbide bakoi- tzaren mezuak jaso eta
bidaltzeko. Zerbitzariak estatistikak ere ema- ten ditu, web orriko sarrerak erregistratzeko eta bisitak zenba- tzeko. Webmail tresnari esker,
munduko edozein ordenagailuren nabigatzailetik kudeatu ahal izango
|
 |
dugu posta; oso zerbitzu erabilgarri da bulegotik kanpo edo oporretan,
esaterako, posta kontsultatzeko.
Era eta ezaugarri ezberdineko zerbitzariak daude, baina zer- bitzariak, ona izango bada, azkarra eta segurua izan behar du, eta urteko 365 egunetan 24
orduz egon behar du martxan. Web orriak programatzeko erabiltzen den html lengoaiaz gain, zerbitzari eragin- korrek bestelako programazio-lengoaia
zehatzak onartu behar dituzte, adibidez, javascript, php, cgi eta flash. Gure zerbitzaria azken belaunaldikoa da eta hemen jasotako ezaugarri eta
baldintza guztiak betetzen ditu.
Hainbat zerbitzari-pakete daude, baina Enpresako Oinarrizko pake- tea da ohikoena, kalitate/prezio egokian enpresen beharren % 95 betetzen baititu: |