Hasiera Web orri diseinatzea Merkataritza elektronikoa Egindako web orri profesional batzuk Harremanetan jarri

Web orri diseinatzea

Good Wave Studio enpresan aholkularitza eta zerbitzu osoa eskaintzen dizkizugu, eta zehaztasun guztiez arduratzen gara, zure enpresa Interneten hasieratik profesionaltasun osoz agertzeko.

Egun, gero eta sarriago erabiltzen dira aurrez sorturiko txantiloiak edo programak web orriak egiteko, baina Good Wave Studion eskuz diseinatzen eta programatzen espezializatu gara.

Eskulan horrek eta punta-puntako teknologi- aren aurrerapenek sormen-askatasuna ematen digute bezero bakoitzarentzat  irudi eta diseinu
bereziak sortzerakoan. Diseinu klasiko eta dotoreak, moderno eta berritzaileak, askotarikoak sortzen ditugu. Ildo horretan, gure produktuek bezeroen berezko ezaugarriak islatzen dituzte. Ongi eta arretaz egindako eskulan bereizgarriak dira.



Bezeroekin zuzenean aztertuko dugu enpresari ondoen egokitzen zaion diseinua zein den eta, beharrezko materiala aurkeztu ostean (testuak, argazkiak eta logotipoak), Programazio Sailera bidaliko dugu proiektua. Bertan egingo dute lan osoa, hasieratik amaierara, inolako etenik gabe. Web orriak bezeroak nahi duen bezala garatze-
ko, zirriborro bat erakutsiko diogu hasieran, beharrezko zuzenketak egiteko, eta lan osoa amaieran, azken ukituak emateko.



Web orriak sortzeko askotariko prezioak daude orain: merkeenak kalitate gutxiko lanak dira, aurrez fabrikaturiko programen edo txantiloien bidez egindakoak; garestienak, berriz, publizi- tate enpresa handienak dira. Good Wave Studio enpresan maila goreneko lanak egiten ditugu, baina erdi  mailako  lanen  prezioan, profesional
gaituek egindako kalitatezko lanak oso prezio lehiakorretan eskaintzeko.

Egindako web orri profesional batzuk

ESKATU AURREKONTUA KONPROMISORIK GABE Gora itzuli

Harremanetan jarri