Hasiera Diseño, creación y programación de páginas web y comercio electrónico - San Sebastián - Donostia Web orri diseinatzea Egindako web orri profesional batzuk Harremanetan jarri

Merkataritza elektronikoa

Good Wave Studion denda birtualak, hau da, merkataritza elektronikoa ere sortzen dugu. Estatistiken arabera, Internet bidezko salmentak gero eta ugariagoak dira eta milioika miloi euro mugitzen dituzte gaur egun.



Edozein enpresak, berriek nahiz zaharrek, aprobetxatu dezakete merkatu berri handi hori. Enpresa gehienek tradiziozko salmenta sistemari eusten diote bezeroak lortzeko, baina halako sistema gehienak oso eremu geografiko mugatura iristen dira. Gaur egun, edozein enpresak zuzenean Internet bideez saldu ditza-
ke produktuak, eta merkatu berri horretan ohiko salmenta-sisteman baztertuta geratzen diren milioika bezero potentzial lortuko ditu.



Denda birtualak datu-baseen eta administra- zio panel sinple baten bidez funtzionatzen duten web bereziak dira. Hain zuzen ere, enpresak panel horretan sartzen, aldatzen edo ezabatzen ditu dendako produktuak. Beste aldean, bezeroek modu erosoan bisitatu dezakete ordenagailuan  web orriko produktuen
katalogoa, eta aukeraturikoak erosketa-gurditxoan gorde. Produktuak aukeratu ostean, datuak sartu, produktua non jaso nahi den zehaztu eta automatikoki bankuaren web orri segurura eramango du programak, erosketa ordaintzeko. Hori guztia modu automatikoan egiten da erabat. Erosketa amaitutakoan, mezu bat jasoko du enpresak, zehaztasun guztiekin, eskatutakoa paketatu eta bezeroari bidaltzeko. Sistema eroso, erraz eta sinplea da. Paneletik bertatik, bezeroen zerrenda eta horiek egindako erosketa guztiak ikus daitezke, baita mezuak bidali ere. Ordaintzeko beste bide batzuk ere erantsi daitezke, banku transferentziak eta hartzean ordaintzeko bidalketak, esaterako. Bestelako parametro batzuk ere badaude, enpresak nahi duen bezala moldatzeko. Denda bakoitzaren diseinua berezia eta esklusiboa da, eta enpresa jabearen ezaugarriak islatzen ditu.



Internet sortu zenetik gaur arte, asko murriztu dira denda birtualak sortzeko kostuak. Gainera, gastu horiek hutsalak dira denda edo enpresa fisikoak sortzeko kostuekin alderatuta, denda fisikoetan, besteak beste, lokalen gastuak, baimenak, egokitzeko eta apaintzeko lanak, salgaien  horniketa eta pertsonal  gastuak  bai-
taude. Denda birtualak sortzea eta mantentzea oso erraza eta merkea da, eta zenbaitek etxetik bertatik kudeatzen dituzte, Internet bidez kanpainak eginez eta ordenagailura iritsi ahala eskariei erantzunez. Edozein enpresak handitu dezake bere ohiko merkatua, Interneten denda birtual bat sortuta.

Egindako web orri profesional batzuk

ESKATU AURREKONTUA KONPROMISORIK GABE Gora itzuli