Hasiera Web orri diseinatzea Merkataritza elektronikoa Egindako web orri profesional batzuk Harremanetan jarri

Bilatzaileetan alta ematea

Normalean, urteetan ohiko saleros- keta sistemaz erakarritako bezeroak izaten dituzte enpresek. Baina Internetek milioika lagunen- gana iristeko aukera ematen die, bezeroak lortzeko: harrobi ikaraga- rria da bezeroak erakartzeko. Horren erakusgarri da urtetik urtera gero eta negozio gehiagok jotzen dutela Internetera. Ildo horretan, enpresa batek web orria sortzen duenean, negozioa mundura zabaltzeko aukera ezin hobea du. Ahalik eta bisita gehien lortuz aprobetxatzea da gakoa. Baina nola lortzen da hori? Oso erraza da: web orria bilatzaileentzat egokituz eta horietan alta emanez. Urrats hori ezinbestekoa da eta enpresa askok ez dute egiten. Web orri berritua eta polita izatea nahikoa dela uste dute, baina zertarako sortu web orriak, inork bisitatzen ez baditu?

Zer dira bilatzaileak, eta zertarako balio dute? Telefonia arloan, esaterako, Orrialde Horien zerbitzua erabiltzen dugu enpresak eta haien telefonoak bilatzeko, eta Interneten bilatzaileak ditugu horretarako. Bilatzaileak web orri espezializatuak dira. Bilatu nahi dugunari buruzko hitzak idatzi eta gai horrekin zerikusia duten web orrien zerrenda ematen digute. Demagun inprenta bat bilatu nahi dugula, Burgosen. Bilatzailearen zuriunean "inprenta burgos" idatzi eta BILATU sakatuko dugu. Web orrien zerrenda bat izango da emaitza. Ondoren, horiek bisita- tzeko eta nahi dugun inprentarekin harremanetan jartzeko aukera izango dugu. Hori da Interneten informazioa bilatzeko sistema.

















Nazioarteko nahiz tokiko bilatzai- leak daude, eta Google, Yahoo eta Terra dira ezagunenak. Bilatzaile bakoitzak funtzionamendu arau bereziak ditu: batzuetan alfabe- tikoki ordenatzen dira emaitzak, beste batzuetan onartutako dataren arabera, eta gehienetan, bestelako irizpide konplexuagoak dituzte. Horregatik, gertatu liteke web orri bera bilatzaile batean emaitzen zerrendaren hasieran agertzea eta beste bilatzaile baten emaitzen zerrendan amaieran agertzea. Bilatzaile jakin batean agertutako sektore bereko enpresa kopuruak ere zerikusia du horrekin. Guztiek egon nahi baitute hasieran!

Good Wave Studio enpresan, 1.000 bilatzailetan baino gehiagotan eta nazioko nahiz nazioarteko aurki- bideetan alta emateko oinarrizko zerbitzu estandarra eskaintzen dugu. Kudeaketa hori behin baino ez da egiten.



ESKATU AURREKONTUA KONPROMISORIK GABE Gora itzuli

Harremanetan jarri